Borrar

Euskal olerki antologia italieraz sarean eskuragarri, Danilo Maneraren eskutik

Azaroaren 1etik aurrera eskuragarri egongo da online bertsioan

El Diario Vasco

Jueves, 30 de octubre 2014, 19:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Il giardino dei sensi risvegliati- Antologia di sei poeti baschi contemporanei izenpean, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Harkaitz Canoren idatziak biltzen dituen italierara itzulitako antologia argitaratuko dute, eta azaroaren 1etik aurrera eskuragarri egongo da online bertsioan. Halaxe jakinarazi du Etxepare Euskal Institutuak .

Danilo Manera Milango Unibertsitateko irakaslearen eskutik itzulitako antologia da, Unibertsitate berak kudeatzen duen 'Tintas' aldizkarian. Etxepare Euskal Institutuaren poesia antologia eta euskal olerkigintzan aztarna utzi duten eta uzten ari diren autore ezberdinen olerkiak oinarri hartuta, italierazko itzulpenak sortu ditu Manerak. Ez da, gainera, euskaratik itzultzen duen lehen aldia: B. Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (Euskaltzaindia, Bilbo, 1995); X. Kintanarekin batera prestatutako In Forma di Parole (1987); edota X. Kintanaren Euskararen eta euskal literaturaren ibilbidea (Erroma, 2001) ere itzuli ditu, besteak beste.

Publikazio monografiko honen epilogoan, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Promozio eta Difusiorako zuzendari den Mari Jose Olaziregiri eskerra jaso du itzultzaileak, beste hainbaten artean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios