1968ko maiatzean Paris sutan jarri zuten afixak

Erakusketan ikus daitekeen karteletako bat.

Bilduma zabal bat ikus daiteke uztailera arte Zarauzko Photomuseum-en

Pintadekin batera, kartelek aldarrikatu zuten modurik argi eta ozenenean orain dela 50 urteko maiatzean Parisen kaleak hartu zituzten ikasleen haserrea. Etenik eta firmarik gabe ekoizten ziren afixak, Arte Ederretako zenbait ikaslek sortutako Atelier Populaire delakoan zein haien antzeko beste toki askotan sortuak. Esan ohi da milioi erdi afixa inprimatu zirela, eta 400dik gora original sortu.

Horietako zenbait, Paul eta Annie Azoulayren bildumakoak denak, maiatzaren 8az geroztik daude ikusgai Zarauzko Photomuseum-en. Erakusketa uztailera arte dago zabalik. Historiaren zati bat, umorea, haserrea eta gauzak aldatzeko gogoa islatzen duten lanetan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos