1405ean, aita santuak aipatu zuen ermita hau agiri batean

Ermita Urolaldean dago, Aizarnako harkaitz baten puntan, 500 metroko altueran. Historia luzea du, Euskal Herriko baselizetan zaharrenetarikoa da ezbairik gabe. 1405ekoa da lehen aipamena. Vatikanoko artxibategian aurkitu zuten Benedikto XIII.a aita santuak Italiako Savonan sinatutako agiria. Latinez idatzitako agiriaren arabera, bekatuen barkamena lortzeko aukera eskaintzen zitzaien egun jakin batzuetan Santa Engraziako ermitan otoitz egin eta kapera konpontzeko laguntza ematen zutenei.

XVI. mendean Juan Sebastian Elkanok, hil baino hamaika egun lehenago, Victoria itsasontzian testamentua egin zuen; besteak beste, Santa Engraziako ermitarako urrezko dukat bat utzi zuen. Ermitaren ondoan zegoen etxetxo batean bizpahiru serora bizi omen ziren, elizetako beharrei erabat lotuta zeuden emakume ezkongabeak. 1975eko berritze-lanetan, aipatu etxetxoaren aztarnak azaldu ziren.

Fotos

Vídeos