Zumaiako errepidea datorren ostiralean irekitzea aurreikusten dute

Errepidea moztuta. Orruan dago kokatuta hesia baina laster irekiko da errail bat. /  AMAXKAR
Errepidea moztuta. Orruan dago kokatuta hesia baina laster irekiko da errail bat. / AMAXKAR

Bi norabideak batera ez dira irekiko, txandaka pasaera izango duen errei bat irekiko da bakarrik egonkortze lanak aurrera jarraituko baitute beste bi hilabetetan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Aurtengo neguan izandako euri jasa gogorren ondorioz duela hilabete inguru Getaria eta Zumaia arteko mendi-hegalean (27,100 kilometro puntuan) lurra irristatu zen. Honen ondorioz N-634ko trafikoa eten zen bi udalerri hauen artean. Teknikariek egoera aztertu ondoren lanak bizkor hasi zituzten eta azken orduko arazorik ez badago datorren ostiralean errepidea zabalduko da.

Hori bai, bi norabideak batera ez dira irekiko, txandaka pasaera izango duen errei bat irekiko da bakarrik. Aurreikuspen hau betetzeko eguraldiaren laguntza ezinbestekoa izango da, beraz hasiera batean ostirala izango bada irekieraren eguna agian atzeratu daiteke.

Arrisku handia

Bide Azpiegituretako departamentuko teknikariak lur-irristatzea izan zen lekuko goiko eremua ikuska-tzen aritu zirenean, egiaztatu zuten arrisku larria zegoela eta errepideko plataformara berriro ere materialak erortzeko arriskua handia zela.

Hauek izan ziren berehala hartu ziren larrialdi neurriak: drainatze zanga bat egitea ura mendi-hegalera iristea ekiditeko, ezpondaren gainaldean hormigoizko habea ainguratu bat jartzea, eta harri-lubeta bat eraikitzea mugimendu gehiago gerta daitezen ekiditeko.

Egonkortze neurri hauek hilabetez errepidea itxita edukitzea ekarri zuten baina badirudi aurreikusitako epean amaituko direla lanak. Bestalde, mendi-hegalaren azpialdean dagoen lur-erauzketako ezponda egonkortzeko lanak bigarren fasean egingo dira, proiektua urgen-tziaz izapidetuz.

Bigarren fase horretan, sareta bat jarriko da buloien bidez ainguratuta. Azken fase horri dagozkion lanek bi hilabeteko iraupena izango dute, Diputazioko Bide Azpiegituretako departamentuak egindako aurreikuspenen arabera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos