Zumaiako Beheko Plaza abesbatza izango dugu gaur gure artean

Zumaiako Beheko Plaza abesbatza. /  SARA UTRERA
Zumaiako Beheko Plaza abesbatza. / SARA UTRERA

Inda Mendi Zahar etxeko egongelan abestuko dute 19:00etatik aurrera

DV AIZARNAZABAL.

Agustin Zubimendi zumaiarraren gidaritzapean aritzen den Zumaiako Beheko Plaza abesbatzako kideak izango digutu gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Inda Mendi Zahar etxeko egongelan. Bertaratzen direnak abesbatza berezi honen ahotsak entzuteko aukera izango du, ostiral arratsaldez abesti goxoez gozatzeko modu berezia.

Traste handien bilketa

Bolumen handiko hondakinen bilketan aldaketak izan dira aurtengo uztailetik; traste handiak ateratzea nahi duenak, Emauseko kideen 636789574 telefonora deitu eta hitzartu behar du trasteak nola jasoko dituzten. Beste aukera, norberak hondakinak Zumaiako garbigunera eramatea da, 943890808 telefonora deituaz eta 8:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30eko ordutegian.

Fotos

Vídeos