Zumaiarrak bide onetik doaz Herriarteko txapelketan

Zumaiarrak Gipuzkoako Pala Txapelketan. /  ZUMAIAKO PILOTA ELKARTEA
Zumaiarrak Gipuzkoako Pala Txapelketan. / ZUMAIAKO PILOTA ELKARTEA

Zumaiako bikoteak bigarren saria eskuratu dute Gipuzkoako pala txapelketan

DV ZUMAIA.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako partidak jokatu zituzten Zumaiako Pilota Elkarteko pilotariek asteburuan.

Palan, Andoingo pilotarien aurka neurtu ziren, Aitzurin: 7 koadro barruan banaka, 12-20 Andoain; kantxa osoan binaka, Zumaia 20-13 Andoain; eta kantxa ososan banaka Zumaia 6-20 Andoain. 1 eta 2 jarri dira aurretik herrikoak. Itzulerako partida bihar izango dute Andoainen. Zesta puntan, Mutrikuren aurka neurtu ziren Aitzurin. Kadete mailan Zumaia 25-35 Mutriku; jubenil mailan Zumaia 35-35 Mutriku eta Nagusi mailan, Zumaia 30-16 Mutriku. Modalitate honetan ere 2 eta 1 jarri dira aurretik zumaiarrak. Larunbatean, 18:00etatik aurrera, Ai-tzurin jokatuko dute hurrengo jardunaldia Donostiaren aurka, kadete, jubenil eta nagusi mailan. Infantilak hilaren 20an izango dute hitzordua, 11:00etatik aurrera.

Eskuzko modalitatea Donostiako Atano III-n jokatu zen: Kadete mailan, Donostia 17-22 Zumaia; Jubeniletan, Donostia 21-22 Zumaia; eta Nagusi mailan, Donostia 22-03 Zumaia. Beraz, Zumaia 2 eta 1 izan zen irabazle. Joaneko jardunaldian, ordea, 1 eta 2 izan zen donostiarren alde. Puntuetara berdinduta, baina tanteoz Donostia garaile, eta Zumaia kanporatua lehiaketatik. Kanporaketa gainditzeko bi baldintza ziren bete beharrekoak larunbatean: lehen bi partidak irabaztea eta kadete mailakoa tantu diferentzi handiz gainera. «Bi partidu irabazi genituen baina kadetetan espero baino askoz tantu gehiago egin zizkiguten. Bost partidetako tantuak batuta, tantu batez atzetik zumaiarrak eta kanporaketa gainditzeko hirugarrena ere irabazi beharra geneukan, eta hori gure helburuetatik haratago egonik, donostiarrak garaile espero bezela. Kanporatuak, baina aho gusto onarekin geratuak, jubenil mailan ere norgehiagoka estu bat jokatu eta 22 eta 21 irabazi ondoren», azaldu dute Zumaiako Pilota Elkartetik.

15 urteko etenaldiaren ondoren iaz berreskuratutako parte hartzean sei partidatatik bat irabazi zuen Zumaiak. «Aurten, berriz, hiru, eta hauxe bide onetik goazen adibiderik garbiena datorren urteari begira ere. Txalo bat pilotarientzat eta eskerrak herriko pilotazaleei», gaineratu dute.

Gipuzkoako txapelketan

Bestetik, Zumaiarrek bigarren saria irabazi dute Gipuzkoako Pala Txapelketan. Zumaiatik bi talde iritsi ziren finaletara: alebin mutilak eta infantil neskak. Mutiletan, taldeko bat gaixotu egin zen eta ordezkoarekin jokatu zuten. Partida irabazi egin zuten baina ordezkoaren izena aurrez eman gabe zegoenez, bigarren sariarekin gelditu ziren. «Txalotzekoa izan zen egin zuten partida», diote Pilota Elkartetik.

«Infantil nesken finala izugarria izan zen. Partida guztia irabazten joan ziren eta bukaeran zorteak ihes egin zien: 25-22 galdu zuten. Aipatzeko da talde honek egin duen txapelketa», diote. Ligaxka osoan egin diren partida guztiak irabazi egin dituzte eta «maila ikaragarria erakutsi dute. Nahiz eta bigarren saria jaso, txapeldun handi batzuk direla erakutsi digute», gaineratu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos