Zumaiakoren 50. urteurrena 16an ospatuko da

Pilota Elkartearen ordezkari batzuk, Aitzurin. / S.U.
Pilota Elkartearen ordezkari batzuk, Aitzurin. / S.U.

Bazkari herrikoian izena emateko epea hurrengo igandean, 10ean, amaituko da

SARA UTRERA ZUMAIA.

Zumaiako Kirol Elkarteak 50 urte bete ditu aurten (1967an eratu zen). Hori dela eta, hilaren 16an, larunbata, hainbat jarduera antolatu dituzte mende erdia ospatzeko.

Goizeko 11:00etan Aitzurin jokatuko den pilota jaialdiarekin emango diote hasiera festari. Bertan, herriko hainbat pelotarik hartuko dute parte, modalitate desberdinetan. Lehenengo norgehiagoka palaz jolastuko da: Zuazubidek eta Aramendik osatutako bikotea Etxaide eta Azkue bikotearen aurka neurtuko da. Ondoren, Iriondo-Iribar eta Larrañaga-Etxaberen arteko eskuz binakako pilota partida jokatuko da.

Hirugarren norgehiagoka pala motzeko partida izango da, Lopez-Beitia eta Etxeberria-Sanchez neurtuko dira. Jaialdiko laugarren eta azken jardunaldia xisterako partida izango da: Goikoetxea-Uranga eta Zinkunegi-Enbil.

Hirugarren eta laugarren partiden artean Zumaiako Kirol Elkartearen sortzaile eta ordezkariei omenalditxo bat eskainiko zaie.

Jaialdiaren ostean, eta ZKE-ren 50. urteurrenaren festarekin jarrai-tzeko, 14:30ean bazkari herrikoia ospatuko da Marina Berri jatetxean, Naiara eta Eneritz trikitilarien doinuekin alaituta.

Txartelak Aitzuri Tabernan

Bazkari herrikoirako txartelak salgai daude Aitzuri Tabernan, 44 euroren truke. Interesdunek tabernan bertan (tiketa jasotzean) edo ES40 2095 5174 9410 6025 5030 kontu korrontearen bidez apuntatu ahal izango dute, izen abizenak jarrita. Ondoren bazkarirako txartela Ai-tzuri tabernan jaso ahal izango dute ordainagiria aurkeztuz. Izen-ematea abenduaren 10a baino lehen egin beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos