Zumaiakoko hainbat talde Gabonetako Txapelketatan

DV ZUMAIA.

Zumaiakoko Futbol Eskolako taldeek gabonetan hainbat txapelketa jokatuko dituzte:

Hala, lehen urteko alebin mutilek hilaren 29an, Azpeiti Cup txapelketa jokatuko dute. Zumaiakok 2007an jaiotako mutilekin osatutako hiru talde jarriko ditu lehian eta partiduak goizez eta arratsaldez jokatuko dituzte.

Errendimentuko Alebin Mutilen taldeak Zubietan jokatuko du 23an (sailkatuz gero, 24an ere bai), Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen txapelketa. 23an, goizez jokatuko du, egokitu zaion taldeko beste aurkariekin (Pasaia, Danena, Amaikak Bat eta Ilintxa).

Partizipazioko Alebin Mutilen taldeak Zumaian jokatuko du Zumaiakoren Gabonetako txapelketa, 29an. Zortzi taldee izango dira: Zumaiako, Anaitasuna A eta B, Lagun Onak A eta B, Orioko eta Zarautz A eta B. 10:00etan hasiko dira partiduak eta 13:00etan jokatuko dira finalak.

Alebin Nesken taldeak ere Zumaian jokatuko du, 28an, Aita Marin, 10:00etatik aurrera. 8 taldek hartuko dute parte: Zumaiako, Zarautz, Orioko, Anaitasuna, Mutriku A eta B, Intxaurdi A eta B. Finala 13:00etan.

Bestalde, Ohorezko Infantil Nesken taldeak, gaur Donostiako Cesar Benito futbol zelaian jokatuko du Intxaurdiren duen Gabonetako Txapelketa. Arratsaldez jokatuko du Touring, Allerru eta Goierri Gorri taldeen aurka. Sailkatuko balitz 23an, Osasunaren aurka jokatuko luke fase finaleko lehen partidua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos