Zumaiako Kadete mutilak hirugarren izan dira Batel Ligan

Zumaiako kadeteak, Orioko arraunlariekin igandean. /  TELMO DEUN
Zumaiako kadeteak, Orioko arraunlariekin igandean. / TELMO DEUN

DV ZUMAIA.

Igandean Gipuzkoako batel ligako azken jardunaldia jokatu zen Getarian. Azken sailkapenean, emaitzarik onena kadete mutilek lortu dute: hirugarren izan baitira, brontzezko domina lortuz.

Hauek izan dira Zumaiako beste taldeen emaitzak: Jubenil eta senior mutilek laugarren egin dute; Infantil neskek seigarren; kadete neskek zortzigarren eta 15. Infantil mutilek zazpigarren eta bederatzigarren sailkatu dira eta jubenil neskak bosgarren.

Asteburuan Pasai Donibanen

Asteburu honetan Gipuzkoako Batel Txapelketa izango da Pasai Donibanen: larunbatean sailkatze estropadak 16:30ean hasiko dira, eta igandean, finalak 10:00etan. Hantxe izango dira Telmo Deuneko arraunlariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos