Zumaiako irakurle taldeak datorren asteartean ekingo dio 2017-2018 ikasturteari

DV ZUMAIA.

Datorren hilaren 12an, Irakurri Matte Zumaiako irakurle taldeak ikasturte berria hasiko du eta lehen saioan landuko duten obra Leire Ibargurenen 'Laura esaten zioten: Miren Odriozolaren borrokak' liburua izango da. Ohikoa den bezala, Alondegian bilduko da taldea, irakurketak bakoitzari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko.

Urriaren 10ean Sergei Doulatoven 'Maleta' obra landuko dute; azaroaren 14an 'Nola heldu naiz honaino' Kattalin Minerrekin batera eta abenduaren 12an berriz, Joseba Sarrionandiaren 'Lapur banden etika ala politika'.

«Amaitzeko, gogorarazi irakurle taldean parte hartu nahi duen orok ateak irekita dituela beti. Animatu!», diote Irakurri Matte taldetik.

Fotos

Vídeos