Zumaia saria jokatuko da igandean

Kadete mailako txirrindulariak. /  VIVEROS SAN ANTON
Kadete mailako txirrindulariak. / VIVEROS SAN ANTON

DV ZUMAIA.

Igandean jokatuko da kadete mailako Zumaia saria. 57,5 kmko ibilbidea osatuko dute txirrindulari kadeteek: bi itzuli zeharbidetik eta hiru zakila bira. «Ibilbideak ihesaldietarako aukera ematen du, baina oso litekeena da esprintean ere bukatzea», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. 15-16 urteko neska mutilentzat da lasterketa eta Zumaian denez, Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistentzat denboraldiko hitzordurik nagusienetakoa da.

«Etxean zaila izaten den arren luzitu nahi dute; lasterketan protagonista izan eta lanak ondo errematatuz borobildu», ahalegin horretan saiatuko dira Aitor Agirre, Roman Zabaleta, Mikel Mancisidor, Kimetz Etxabe eta Ander Altuna. «Bost txirrindulariek gaia badute, eta prestatu ere prestatu dira nahiz eta tartean San Telmoetako atsedena izan. Aurka urduritasuna izan lezakete, etxean korritzeak beti presio gehigarri bat sortzen baitu baina egoera gobernatzen jakingo dutela seguru daude kirol zuzendariak», dio kazetariak.

Goizeko 10.30ean hasiko da lasterketa eta ehundik gora gaztetxo izango dira irteeran, Gipuzkoatik aparte ere etorriko dira txirrindulariak Zumaiara.

Bihar, berriz Deban, du lasterketa Viveros San Antongo txirrindulari bakarrak, Antton Tolosak. Aurrekoan Elgoibarren 44. bukatu zuen lasterketa. «Oso maila polita ematen ari da bere lehen urtean txirrindulari zumaiarra».

Txikienek ere ez dute jairik, bihar Donostian dute lasterketa; aurrekoan Usurbilen izan zuten eta neskek Usurbilen eta Seguran. Alebin mailan, Asier Aizpurua Etxabe nabarmendu zen, hirugarren sailkatu bai-tzen. Nesketan, Garazi Bergara garaile izan zen Usurbilen, eta Maddi Etxabe bigarren.

Olaziregi, protagonista

Bestetik, Zumaiako Aitor Olaziregi txirrindulari afizionatuak Balen-tziagaren oroimenezkoan parte hartu zuen. Ampoko ziklista protagonista izan zen; behin eta berriz saiatu ondoren, ihesaldia gorpuztu zen eta zumaiarra bertan sartu zen. 167 kmko Eibarko lasterketa, estatu espainiarreko egutegiko lasterketarik garrantzitsuena da.

«Afizionatu orok amesten duen karrera da, eta 'La Carrera' deitzen diote, txirrindulariek profesionaletarako urratsa emateko erakusleiho aparta baita», azaldu du Iribarrek. Lan bikaina egin zuen zumaiarrak ihesaldian. Hala ere, Bergara eta Osintxu artean istripu larria izan zen eta lasterketa bertan behera gelditu zen, txirrindulariek 125km eginda zituztenean.

Asteburuan Ampo taldearekin Torredonjimenon (Jaen) izango da Espainiako kopako beste lasterketa batean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos