Zumaia eta Mutriku neurtuko dira Herriarteko Txapelketan, bihar Aitzurin

Zesta puntan lehiatuko duten pilotari zumaiarrak. /  ZKE
Zesta puntan lehiatuko duten pilotari zumaiarrak. / ZKE

Bihar ere, 10:30etik aurrera, pala modalitateko partidak jokatuko ditu Zumaiak Andoainen kontra

S.U. ZUMAIA.

Bihar, larunbata, Gipuz-koako Herriarteko txapelketako bete jardunaldi bat jokatuko da Aitzuri frontoian. Zumaia eta Mutriku neurtuko dira, 17:30etik aurrera, zesta puntan. Modalitate honetan, Mutriku, Hondarribia, Donostia eta Zumaiak hartuko dute parte Herriartekoan. Hauek izango dira Zumaia ordezkatuko duten pilotariak: seniorretan, Telmo Manterola eta Unai Uranga; jubeniletan, Eduardo Aguirre eta Cristian Saez; eta kadeteetan, Luken Aizpurua eta Haritz Egaña. Zumaiako Pilota Elkarteak herriko pilotariak animatu eta jaialdiaz gozatu nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dute Aitzurira.

Bihar ere, 10:30etik aurrera, Gipuzkoako Herriarteko pala modalitateko jardunaldia izango da. Andoainen kontra jokatuko du Zumaiak, nagusi mailan. Lehen partida, banaka eta 7 koadro barruan izango da; ondoren binaka eta azkenik berriz ere banaka.

Bestetik, hauek dira asteburuan Aitzurin jokatuko diren beste partidak. Gaur, 19:15etik aurrera: Uranga (Zumaia) - Aristi (Beotibar), zesta punta banaka nagusiak. Banaka jubeniletan, Aguirre (Zumaia) - Barrenetxea (Danok Bat); eta Lopez (Zumaia) - Andonegi (Danok Bat).

Eta igandean, 10:30etik aurrera, eskuz: Zumaia - Tolosa, 2. urteko alebinak; Zumaia - Añorga 3, infantilak; Lizeaga (Mundarro) - Alcantara (Zumaia), eskuz banaka 4 terdian. Kadeteen 1. maila; Larrañaga (Zumaia) - Salaberria (Alde Zaharra), eskuz banaka 4 terdian. Jubenilen 1. maila. Eta Etxabe (Zumaia) - Igor Txurruka (Lagunak), eskuz banaka 4 terdian, nagusiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos