Zumaia Martxoaren 8arekin bat

Errepidea moztu eta lurrean eseri ziren elkarrekin argazkia ateratzeko./
Errepidea moztu eta lurrean eseri ziren elkarrekin argazkia ateratzeko.

Ehunka emakumek zubitxikia bete zuten, mugimendu feministaren deialdiarekin bat eginez

SARA UTRERA ZUMAIA.

Azken urteotan egin den bezala, Zumaiako ikasleek giza-katea egin zuten atzo, Emakumearen Nazioarteko Egunean. Ekimen hau hezkidetzaren eta berdintasunaren printzipioak aldarrikatzeko egin zen, «guztion artean, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako Zumaia eraikitzeko».

Gaztez bete zen atzo Beheko Plaza Martxoaren 8aren harira. Herriko ikasle eta irakasleez gain, udal ordezkari eta teknikariak, herriko eragile desberdinak eta bizilagunak ere bildu ziren bertan, emakumeen eskubide eta aukera berdintasunaren alde prestatutako manifestua eta bertsoak entzuteko.

«Emakumeok planto!»

Eguerditik aurrera ehunka emakumek planto egin eta zubitxikia bete zuten, Zumaiako mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzearen deialdiari erantzun bikaina emanez. Pankartak, 'Gu ere mar-txoak 8'-ko zapiak eta banderatxo moreak hartu eta bi zubiak bete ondoren, errepide nagusia moztu eta lurrean eseri ziren argazki erraldoia ateratzeko. Bestetik, mugimendu feministak antolatuta, egunean zehar ere ekintza desberdinak burutu ziren.

Besteak beste, ikasleentzako tailerra, bazkaria, mikrofono irekiak, tribial feminista eta manifestazioa izango dira.

M8 egun arrakastatsuarekin amaitzeko, arratsaldean elkarretaratzea egin zen Saregileen plazan, Udalak eta Berdintasun Foroak deituta.

Gaur, antzerkia

Hilabete Morearen egitarauarekin jarraituz, gaur gaueko 22:00etan, 'Hysteria' antzerkia eskainiko da Aita Marin, Eromen produkzioaken eskutik. Antzezlana euskaraz izango da eta 'histeria femeninoa' delako gaitz ezagunaren tratamendua behar duen emakume baten istorioa kontatuko du. Sarrerak, 6 euroan daude salgai turismo bulegoan (4 euroan Gazte txartelarekin erosita).

Igandean, aldiz, Zumaiako Afrikarren Elkartea antolatuta, Emakumearen Eguneko festa afrikarra ospatuko da 12:00etatik aurrera Eusebio Gurrutxagan. Beste herri batzuetako elkarteak etorriko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos