Zinema eta zientzia uztartuko dituzte Zumaian

Zinema eta zientzia uztartuko dituzte Zumaian

GeoTalks ekimenak zinea eta zientzia lotuko ditu asteazkenean, Zumaiako Aita Mari zinema aretoan

Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatu dute GeoTalks ekimena Zumaian. Asteko ekimen «interesgarrienetakoa» izango da asteazkenekoa, maiatzaren 30ekoa, egun horretarako prestatu duten hizketaldia.

Zinea eta zientzia uztartuko ditu 'GeoTalks: Itsaso sakoneko misterioa'. Saioa Zumaiako Aita Mari zinema aretoan izango da, 19:00etan, eta irekia izango da, Geoparkeak jakinarazi duenez.

James Cameron zinemagilearen 'Volcanoes of the Deep Sea' dokumentalaren proiekzioarekin hasiko da eta, jarraian, solasaldi irekia egingo da itsaso sakoneko misterioen inguruan.

Bi zientzialari eta komunikatzaile ezagun ariko dira solasean, itsas mailatik 4.000 metroko sakoneran dauden misterioak erakutsi ondoren. Duela 15 urte filmatu zen, eta irudietako batzuk Zumaian hartuta daude. Solasaldi irekian Thierry Juteau Bresteko Unibertsitateko katedradun emeritua eta Carlos Briones CSICeko Astrobiologia zentroko ikertzailea zientziari, bizitzari eta itsaso sakonari buruz ariko dira. Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak moderatzaile lanak egingo ditu.

Ekitaldia irekia izango da, Zumaiako Aita Mari zinema aretoan, 19.00etatik aurrera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos