'Zazpi senideko' filma gaur Aita Marin

'Zazpi senideko' obraren une bat. /  EÑAUT CASTAGNET
'Zazpi senideko' obraren une bat. / EÑAUT CASTAGNET

S.U. ZUMAIA.

'Zazpi senideko' antzezlana eskainiko da gaur, 22:00etan Aita Mari aretoan. Le Petit Théâtre de Pain, Axut! eta Artedrama elkarlanean sortutako obra da hau, Ander Lipusen zuzendaritzapean.

«Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun 'gu' horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak», dio obraren sinopsiak.

Sarrerak 6 euroan daude salgai Zumaiako Turismo Bulegoan (4 euroren truke Gazte Txartelarekin erosita).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos