XXXIII. Pilotarien Batzarra datorren astean izango da Zumaian

Josetxo Arteche, Pilotarien Batzarreko lehendakaria. / SARA UTRERA
Josetxo Arteche, Pilotarien Batzarreko lehendakaria. / SARA UTRERA

Kirol Elkartea eta Manuel Muguerza zumaiarrak omenduak izango dira

SARA UTRERA ZUMAIA.

Datorren igandean, hilak 17an, XXXIII. Pilotarien Batzarra izango da Zumaian. Pilotari, pilotari ohi eta pilotazaleak biltzen dituen elkartea da Pilotarien Batzarra, eta urtero, elkarteko kideek topaketa egiten dute.

Iaz Nafarroan antolatu zen Ba-tzarra, Lekunberrin. «Aurten, berriz, Gipuzkoan egitea tokatzen zen, eta non nere jaioterrian baino hobeto? Beraz, Zumaian egitea erabaki dugu», azaldu du Jose Artechek, Pilotarien Batzarrako lehendakariak. 150 pertsona inguru etorriko direla aurreikusi dute Pilotarien Batzarretik. Beraz, Katalunia, Iparralde, Errioxa, Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako pilotako ordezkariak izango dira datorren igandean Zumaian.

Ospakizun egunerako, besteak beste, pilota partiduak, bazkaria eta omenaldia prestatu dute. «Pilotaren inguruan, bere lurraldeetan, lanean aritzen edo aritu direnek merezitako omenaldia jasoko dute egun horretan. Tartean zumaiarrak», azaldu du Pitolarien Batzarrako lehendakariak. Aurten hamaika izango dira.

Omenduak

Hala, Gipuzkoako omenduak Zumaiako Kirol Elkartea, Manuel Muguerza puntista ohi zumaiarra, Jesus Murgiondo (Oñati), Gloria Aguirre 'Txikita de Aizarna' (Aizarna) eta Manuel Agirrezabala Landa 'Matxin II' (Matxinbenta) izango dira. Nafarroako omendua Peio Urtasun izango da; Arabakoa Angel Dominguez Delgado; Bizkaiakoa, Mikel Berasaluce 'Berasaluce IV.a'; Errioxakoa, Igancio Bobadilla Pablo; Iparraldekoa, Maité Edouard eta Kataluniakoa, berriz, Joan Oliva I Segura.

Igandean, egunean zehar, One Wall Gipuzkoako Irekia jokatuko da Aitzuri frontoian; 11:00etan Meza Nagusia izango dute San Pedro Parrokian eta 12:00etan Pilotarien Batzarra kide eta zuzendaritza taldeari harrera ofiziala egingo zaie Alondegia kultur etxean. Jarraian, Pilotarien Batzarrako urteko Asanblada Orokorra egingo da Alondegian bertan. 13:00etan, eguraldiak laguntzan badu, Zumaiako elkarteko gazteen arteko Pilota partidak eskainiko dira Odieta frontoian. Amaitzeko, 14:30ean, Marina Berri jatetxean, lagunarteko bazkaria eta omenduentzako oroigarrien banaketa egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos