'Xiru'-ren aldeko omenaldi irteera egingo da igandean

Xiruren aldeko irteera omenaldiaren kartela. /  SASTRAKAS MTB
Xiruren aldeko irteera omenaldiaren kartela. / SASTRAKAS MTB

S.U. ZUMAIA.

Abuztuaren 29an zendu zen Jose Manuel Azkue 'Xiru'-ren aldeko irteera omenaldia antolatu du Santrakas MTB-k. Mendi bizikleta irteera hilaren 29an, igandean, izango da, 8:30ean Lubaki kiroldegitik (errepidez ere joan daiteke). 10:30ean, Elorrixan omenaldia egingo zaio 'Xiru'-ri eta 12:30ean, lore eskaintza Itziarko kanposantuan.

Bazkarirako izena emateko azken eguna gaur da. Interesdunek Xirula dendan eman beharko dute izena (35 euro).

Fotos

Vídeos