VI. urteurrena ospatuko du Dardara musika kolektiboak larunbatean, Amaiako plazan

20:00etan hasita, kontzertua izango da Blowing Soul, Bide Bakarra, Arenna eta Rodeo taldeekin

DV ZUMAIA.

Dardara Zumaia Musika Kolektiboaren seigarren urteurrena ospatuko da larunbat honetan Amaiako plazan. Jai giroari hasiera emateko, arratsaldeko 18:00etan barra irekiko da. Eta 20:00etan hasita, kontzertua izango da lau talderen eskutik.

Batetik, Zumaiatik Blowing Soul taldea arituko da, gorputza mugiarazten duen rock'n roll, soul, funkeroa eginez. Lizarratik, berriz, Bide Bakarra, rap-metala nafar erara. «Gasteiztik Arenna taldea izango dugu, euren rock psikodelikoarekin zentzuak kitzikatzen dituen erritmoez gozatzeko aukera izango dugu. Eta bukatzeko Rodeo, zestoatik datorren basamortuaren ohiartzuna, stoner-rock laukotea», azaldu dute Dardaratik.

Dardara ZMK-k sei urteko ibilbidea bete du eta hori dela-eta, musikaz betetako ospakizuna antolatu du larunbat honetarako. Beraz, arratsalde partean ez da jai giroa faltako Amaiako plazan.

Kontzertua Aitzurin

Bestetik, kasu honetan Alai Kultur Elkarteak antolatuta, larunbatean ere Footime Lovers taldearen kontzertua izango da Aitzuri pilotalekuan. Debako Rock & Roll taldearen kontzertua 20:00etan hasiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos