Urrea eta zilarra, Espainiako Maratoi Erdiko Kopan

Irati Osak urrezko domina lortu zuen eta Xabi Osak eta Martin Egañak zilarrezko domina.
Irati Osak urrezko domina lortu zuen eta Xabi Osak eta Martin Egañak zilarrezko domina. / JOSU EGAÑA

DVZUMAIA.

Pasa den larunbatean, Trasonako urtegian (Aviles), Espainiako Maratoi Erdiko kopan hartu zuten parte Itsa-Gaineko piraguistek eta emaitza bikainak lortuz gainera. Irati Osak 23 urte azpiko K1ean txapeldun izan zen eta Xabi Osa eta Martin Egañak osatutako K2a Senior mailako txapeldunorde geratu zen.

Irati bere mailako neskak gainditzeaz gain, senior mailakoen pare ibili zen lehia bizian, Amaia Osaba handiarekin batera egin zuen estropada osoa, hurrengo urtetan ere hor aurrean ibiliko denaren seinale.

Xabi eta Martinek arerio benetan gogorrak izan zituzten, horien artean Bouzan eta Fiuzak osatutako K2a, egungo Europako txapeldunorde eta pasa den astean jokatu den Sellako irabazleak.

Lehenengo itzulian hirukote bat nabarmendu zen, aipatutako biak eta azkenean garaile izan ziren Perez anaiak. Azken itzulian Bouzan eta Fiuzak ihes egin zuten, espero bezala, (hauek txapelketatik kanpo jokatzen zuten, klub desberdinetakoak baitira bi partaideak) eta sailkapena sprintean erabaki zen Xabi eta Martin eta Asturiarren artean, segundo bakarrarengatik Perez anaiak nagusituz.

Aurretik, Unai Casquero eta Unai Ilundainek osatutako K2ak, Kadete mailan nabarmentzeko seigarren postua lortu zuen; itziar Carmona 10. Eta Sara Rezola 14. izan ziren kadete K1ean; Imanol Txapartegi 14. Kadete k1ean eta Helene Carmona 14. junior mailako k1ean.

Urrea eta zilarra lortzeaz gain, taldeka bederatzigarren postua lortu zuen Itxas-Gainek estatu guztiko beste 50 taldeen artean.

Fotos

Vídeos