Urola Kostako alderdi guztiek kontenedore erretzea salatu dute

DV ZUMAIA.

Astelehen eta asteartean Zumaian nahita eragindako sute desberdinen ondorioz, 12 kontenedore inguru erre zituzten Txomin Agirre kaian eta Maria eta Jose Ikastetxean.

Kontenedoreez gain, Zumaiako herritar baten autoa eta etxebizitza ere kaltetuak izan dira.

Kalte materialaz gain (12.000 euro inguru kontenedoreei dagokienez), «kasu honetan, bizilagunen bizitza ere arriskuan jarri dute eta hau onartezina da», adierazi dute Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten alderdi politiko guztiek: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Irabazi-Ahal dugu eta Orain.

«Gogor salatzen dugu»

«Urola Kostako Udal Elkartea osatzen dugun herri eta alderdi politiko guztiek ekintza hau gogor salatzen dugu. Izan ere, honelako ekintzak zuzenean herritarrok kaltetzen gaitu, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere eta ez gaituzte inora ere eramaten», diote.

Bide batez, kaltetu zuzenak izan diren bizilagun guztiei «gure elkartasuna adierazi nahi dizuegu eta honelako ekintzen aurrean ahalik eta kalte gutxien sortarazteko neurriak hartzen saiatuko gerala adierazi», gaineratu dute Urola Kostako Udal Elkartetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos