Udazaintza zerbitzurako langileak behar ditu Herri Eskolako guraso elkarteak

DV ZUMAIA.

Zumaiako Herri Eskolako Guraso Elkarteak Udazaintza zerbitzua eskainiko du uztailean zehar. Horretarako, Haur Hezkuntzako ikasketak dituen eta 2-3 urteko haurrekin lan esperientzia duten pertsonak behar ditu Udazaintza zerbitzuan lan egiteko. Haur hauen beharrei erantzungo dien espazioak sortzea da zerbitzu honen helburua eta hautaketa egiteko orduan euskara maila altua izatea ere baloratuko da. CV-a ikastetxeko idazkaritzan utzi daiteke (Aita Mari, 44) edo udazaintza@gmail.com helbidera bidali, maiatzaren 10a arte.

Udalekutan izen-ematea

Bestetik, gogoratu udalekuetan izena emateko epea irekita dagoela. - Udalekuak 3-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak daude eta uztailaren 2tik 27ra bitartean egingo dira. Ohikoa den bezala, bi txandatan banatu da hilabetea: uztailaren 2tik 13ra lehena eta 16tik 27ra bigarrena. Udalekuetako ordutegia goizeko 09:00etik 13:00etara bitarte izango da eta egoitza aldiz, Herri Eskolako Sagarbide eraikina.

Interesdunek ludotekan edota udaletxean bertan izena eman ahal izango dute maiatzaren 2a arte. Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan izango dira adina, sexua, ikastetxea, maila eta gela, beraz, ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala betetzea eta datu horiek guztiak azaltzea. Horrez gain hau izango da gehitu beharreko dokumentazioa: Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia); argazkia eta Osakidetzako txartelaren fotokopia.

Matrikularen kostua: 91,55 euro da hilabete osoa eta 51,85 euro hamabostaldia. Familia ugarien kasuan, 61 euro hilabetea eta 34,60 euro hamabostaldia. DBE-GLL onuradunek ordainketa salbuetsita izango dute. Diru sarrera egiteko kontu zenbakia honako hau da ES30 2095 5174 91 1061601620 (Kutxa). Informazio gehiago: Zumaiako Ludoteka (943.143264 ludoteka@zumaia.eus) edo Udaleko euskara eta hezkuntza sailan (943.865025 (110), euskara@zumaia.eus).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos