San Telmo jaietako pilota jaialdia ikusteko sarrerak salgai jarriko dira gaur Aitzurin

DV ZUMAIA.

Santelmoak ate joka ditugu dagoeneko eta aurten ere, ekintza egitarauaren baitan, pilota partida profesionalez goza-tzeko aukera izango dute zumaiarrek.

Pilota jaialdia hilaren 9an, San Telmo egunean, izango da 17:00etatik aurrera eta guztira hiru partida jokatuko dira: Dario-Martinez eta Elordi-Irustarena lehena, Altuna-Zabaleta eta Iribarria-Rezustarena bigarrena eta Mendizabal III eta Jakarena hirugarrena. Azken hori banakako txapelketako aurre kanporaketako partidua izango da.

Sarrerak

Sarrerak gaur egongo dira salgai, 25 eurotan, Aitzuri pilotalekuko leihatilan, 18:00etatik 20:00etara. Aurre salmentaren ondoren telefono bidez (661 259 009 mugikor zenbakian) eta egunean bertan leihatilan bertan ere eskuratu ahal izango dira.

Autobusen geldiunea

Bestetik, San Telmoko jaietan, Txomin Agirre kaia inguruan ipiniko den txosna dela eta, gaurtik 16ra arte (biak barne) Lurraldebuseko autobusak ez dira herri barrura sartuko, hau da, ez dute Txomin Agirre kaia zeharkatuko. Horren ordez, geldiunea Patxita Etxezarretan egingo dute soilik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos