11 talderekin aterako da Zumaia Gipuzkoako Batel Ligan, bihartik

ZUMAIA.

Hastera doa Gipuzkoako Batel Liga, eta bihar izango da estraineko estropada, 10:30ean, Trintxerpen. Zumaiak 11 batel aurkeztuko ditu aurtengo ligan, eta horrek gauza bat esan nahi du: arraunlari asko dabil Zumaiako harrobian. Nobedade bezala, senior gizonezkoena aipatu behar da, aurten batel ligan ariko baita, aurreko urteetan atera gabe geratu eta gero.

11 batelak honela daude banatuta: Emakumezkoetan: infantilak (1), kadeteak (2) eta jubenil-seniorrak (1). Gizonezkoetan: infantilak (2), kadeteak (3), jubenilak (1) eta seniorrak (1).

Batel ligako estropadak 11 izango dira. Zumaiako estropada otsailaren 24an izango da. Telmo Deuneko harrobiko arraunlariekin lanean ondorengo entrenatzaileak ari dira: Mirari Ibarguren, Maider Urbieta, Jon Martin, Aitor Egaña, Felix Aizpurua (koordinatzaile eta entrenatzaile), eta Javi Zulaika.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos