'Sherezade eta tipularen azalak', bihar Aita Marin

DV ZUMAIA.

'Sherezade eta tipularen azalak' antzezlana eskainiko da bihar, 22:00etan, Aita Mari aretoan.

Sherezadek bezala, ukitu surrealistak dituen ipuin tragikomiko honetako pertsonaiek patua elikatzen dien historia bat kontatzen dute. Hala, bizirik irauten saia- tzen dira. Diotenez, «ipuina ondorio larririk gabeko gezur bat da. Guri ez zaizkigu hain ondorio kaltegabeak iruditzen. Amonak en- tzuten dituen ipuinek hark bizi-tza ikusteko duen modua erabakitzen diote, duen morala, eta halaxe transmititzen dizkio alabari. Emakumeak ipuinok errepikatu eta bereganatu egiten ditu. Senarrak kontatzen dio bere buruari 'paradisuak' eraikitzen dituela», dio obraren sinopsiak.

Eta halakoak dira denen bizi- tza konbentzionalak. «Eta Neskatoa, nazka-nazka eginda dago ipuinok entzuteaz, eta plazentatik, talaia ezin hobe horretatik, zalantza egiten du, merezi ote duen aurrean duen bizitza bizitzea. Baina denboraren joanak higatu eta desegin egiten ditu harremanak, higatu egiten du dena 'ratxa txarrak' direla esanez justifikatzen duen sistema bidegabe honetan dugun fedea».

Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, 'Sherezade eta tipularen azalak' aurkezten du Chapitô konpainiarekin lankidetzan. Aktore zerrenda Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Elíasek osatzen dute José Carlos Garcíaren zuzendaritzapean. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan: 9,5 euro eta 6 euro gazte txartelarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos