Santa Joakina eguna ospatuko da M&J-n

Santa Joakina eguna ospatuko da M&J-n

S.U. ZUMAIA.

Santa Joakina eguna ospatuko dute gaur Maria eta Jose Ikastetxean. Hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eguna ospatzeko. Goizean, HHko ikasleek apaingarri tailerra izango dute eta LH eta DBHko ikasleek 'Elkargune' ekitaldia aretoan. Ondoren, tailerrak eta jolasak patioan. Arratsaldeko 14:45etik aurrera, koloreen desfilea eskainiko dute 'Marea Urdina' ekimenari babesa emateko.O ondoren dantzak, jolasak eta puzgarriak izango dira. Jarraian, ikasleentzako, irakasleentzako eta gurasoentzako jolasak izango dira patioan. 18:30ean, X. Santa Joakina esku-pilota txapelketa 'Joxean Elorza Memoriala'-ren finalak jokatuko dira. 19:00etan, LH 4.,5., eta 6. Mailako ikasleen dantza saioak eta buruhandiak; amaitzeko, 19:30ean apar festa izango da. Soinketa aretoan DBH 3. mailako ikasleek antolatutako barrakak izango dira; bildutako dirua hainbat familiei laguntzeko izango da, gainon-tzekoa ikasturte amaierako bidaiarako erabiliko da. Egunean zehar ere jaki eta edariak salgai izango dituzte. Herritarrak gonbidatuta daude festan parte hartzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos