M&J, proiektu berritzaile baterako sukaldari bila

ZUMAIA.

Maria eta Jose Ikastetxea, Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako bidean, pauso bat gehiago ematera doa hurrengo ikasturteari begira. Orain arte ikastetxeetako haur eta gazteen-tzako izandako jangela zerbitzuetatik haratago doan proiektu bat bideratu dute beste entitate eta profesional batzuekin elkarlanean. «Bide honetan, gure filosofia eta eskola egiteko erarekin bat egin du Auzolan enpresak eta elkarlanean abiaraziko dugu proiektu hau. Ohiko jangela zerbitzuetatik aldenduz, gure filosofia eta eskola egiteko erarekin bat eginez, ikastetxean bertan sortu dugu proiektua. Jangela zerbitzu estandarretik aldendu eta atal bakoitza aztertu eta mimatuko duen proiektua da», azaldu dute M&J-tik.

Arlo pedagogikoa lantzeaz gain, ikastetxeko sukaldea eraberritu eta ikastetxean bertan hasiko dira janaria prestatzen. «Baina ez da hor geratuko, jatekoa momentuan eta bertan presta-tzeaz gain, erabiliko ditugun produktuak ere balio erantsi bat izango dute. Zumaia eta bailaran ekoiztutako barazki eta elikagaien alde egin dugu apustua», gaineratu dute. Horretarako Zumaia edo inguruko sukaldari baten bila dabiltza hurrengo ikasturterako. Eskatzen den gutxieneko titulazioa: Erdi mailako Lanbide Heziketa, Ostalaritza eta Turismoa edo Ostalaritzan esperientzia. Euskara Baloratuko da; taldeentzako sukaldaritzaren sektorean ezagutza izatea eta AKPKAren eta elikagaien manipulazioaren gaineko ezagutzak.

Proiektuaren ezaugarriak kontuan harturik, konpromisoa eta ekimena izatea asko baloratuko da. «Ikastetxeko hezkuntza elkartearekin eta bereziki haur eta gazteekin harreman egokia eraikitzeko pertsona irekia eta zintzoa izatea ere ezinbestekotzat jotzen dugu. Azkenik aipatu, ikastetxeko hezkuntza sistema osatzen duen konfiantzaren pedagogiak duen markoa ezagutzeko prestutasuna izatea ere beharrezkoa dela», adierazi dute ikastetxetik.

Interesa duen edonork, ikastetxean bertan utzi dezake curriculuma edota baita posta elektroniko hauetara bidali ere: ikastetxea@mariatajose.eus edo taguiar@ausolan.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos