Piraguismoan jardun nahi duten haurrekin bilera, 5ean

Itxas Gaineko piraguistak, txapelketa baten ondoren.
Itxas Gaineko piraguistak, txapelketa baten ondoren. / ITXASGAIN

DV ZUMAIA.

2017-2018 denboraldian piraguismoan jardun nahi duten haurrekin datorren asteartean, irailak 5, 17:00etan elkartuko dira Itxas-Gaineko lokalean. Mailak honako hauek izango dira: 2004 eta 2009. urteetan jaiotako haurrak (LH3-DBH2).

Entrenamenduen ordutegia berriz, hau izango da: Infantilak (2004-2005), astearte, asteazken eta ostiraletan, 17:00-18:45. Alebinak (2006-2007), astearte eta ostiraletan, 17:00-18:45. Eta benjaminak (2008-2009), ostiraletan, 17:00-18:45. Hasi eta hurrengo astean, apuntatzen diren haurren gurasoekin bilera bat egingo da. Haurrei ohar baten bitartez jakinaraziko zaie bileraren data. «Interesa duen oro animatzen dugu asteartean klubera etortzera, elkar ezagutu eta denboraldi berriari gogoz ekiteko. Ez ahaztu uretako arropa, mareak hala lagunduta denboraldiko lehen paseotxoa emango baitugu eta!», diote klubetik.

Fotos

Vídeos