Pilotaren festa, larunbatean

Iazko Pilotaren Festa, Odietan. Oxford aretoan ikusgai dagoen erakusketa. / JAVIER CARBALLO S.U.
Iazko Pilotaren Festa, Odietan. Oxford aretoan ikusgai dagoen erakusketa. / JAVIER CARBALLO S.U.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Larunbatean, hilaren 16an, pilota festa ospatuko du Zumaiako Pilota Eskolak. Eguraldiak laguntzen badu, Odietan ospatuko da eta bestela, Aitzuri pilotalekuan. Bertan, eskuzko eta palazko finalak jokatu dira. Mailak honako hauek izango dira: Benjaminak, Alebinak eta Infantilak. Partidak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira eta 19:00ak inguruan bukatu: 8 partida eskuz eta 4 palaz jokatuko dituzte: Eskuz Benjaminak, 4 partida; palaz benjamín mutilak, bakarra; eskuz alebinak, 4 partida; eskuz alebinak, 4 partida; palaz alebin neskak, partida bakarra; palaz alebin mutilak, bakarra eta palaz infantil neskak ere, bakarra.

Bukaeran, 19:30etik 20:00etara sari banaketa egingo dute. Azkenik, merendola eder batekin bukatuko dute aurtengo ikasturtea. Txapelketan parte hartu duten guztiek saritxo bat jasoko dute eta finalistek saria eta kopa jasoko dituzte.

Temas

Zumaia

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos