'Pasaiako Badia' ikerketa dokumentalaren emanaldia, gaur arratsaldean Aita Marin

'Pasaiako badia' dokumentala. / OINATZAK PRODUKZIOAK
'Pasaiako badia' dokumentala. / OINATZAK PRODUKZIOAK

DV ZUMAIA.

'Pasaiako Badia' 1984ko martxoaren 22an Pasaian jazo ziren gertakarien inguruko dokumentala eskainiko da gaur, 19:00etan, Aita Mari aretoan.

Yuri Agirrek (Azpeitia, 1990); Xabier Otamendik (Zestoa, 1988) Erik Aznalek (Itziar, 1993) zuzendu duten ikerketa dokumentala da hau. 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian gertatutakoa kontatzea da lanaren xedea, beste ikuspegi batekin eta protagonisten hitzekin azalduta. Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru 'Kurro', Rafael Delas 'Txapas', Pedro Mari Isart 'Pelitxo' eta Jose Maria Isidro Izura 'Pelu' erail zituen eta Joseba Merino atxilotu zuten badian, zodiak batekin sartu zirenean.

Jose Mari eta Pedro Mari lehenengo tirokaldian hil ziren txalupan. Beste hirurak atxilotuak izan ziren, baina Rafael eta Dionisio fusilatuak izan ziren badiako harkaitzetan. Hau guztia frogarik gabe eta erantzukizunik gabe.

Pako Etxeberria forensean dokumentalean azaldu duenez, 113 bala zulo zenbatu zizkieten gorpuei.

Bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon dela dio eta 2016. urtean Donostiako Auzitegi Probintzialak hilketa bat izan zela aitortu zuen. Kasua artxibatua izan zen, ezin izan zutelako egileak nortzuk izan ziren egiaztatu.

Ikerketa lanaren ostean 'Pasaiako Badia' dokumentala sortzen hasi ziren Oinatzak Produkzioakeko kide diren Agirrek, Otamendik eta Aznalek, On Produkzioakeko kideekin batera. Besteak beste, Joseba Merinok eta Arantxa Isart (Pedro Mariren arreba) gau hartan gertatutakoa azaltzen dute, elkarrizketa baten bitartez.

Orain dela 33 urte Pasaian gertatuakoaz, oraindik argitu gabe jarraitzen duen gertakariaz, gehiago jakin ahal izango da gaur arratsaldean Aita Marin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos