'Oxido' mikroantzerkien bi emanaldi eskainiko dira larunbatean, Alondegian

'Oxido' mikroantzerkien emanaldiak eskainiko dira hilaren 17an/
'Oxido' mikroantzerkien emanaldiak eskainiko dira hilaren 17an

80 lagunek parte hartuko dute saio bakoitzean eta sarrerak salgai daude

S.U.ZUMAIA.

Larunbatean, 'Oxido' mikroantzerkien emanaldiak izango dira Alondegiko pisu ezberdinetan. Ikusleak bi zatitan banatuko dira: A eta B taldea. A taldea ganbaran egongo da eta B taldea, berriz, haur liburutegian. Ondoren, Oxford erakusketa gelan elkartuko dira. Lehen saioa 20:00etan izango da, euskaraz, eta bigarrena 22:00etan, gazteleraz.

«Pertsona bereziak, ez ohiko egoeren aurrean, bizitzaren absurdoari erantzungo diete. Beraien existentziari aurre egiteko modu kuriosoak ustekabeko gertaerak sortuko ditu. Hiru egoera groteskok, pertsonaia hauen eta bizi diren gizartearen arteko giza-erlazioetako erdoila azaleratuko dute», dio Raul Caminoren 'Oxido'-ren sinopsiak. Ikuslegoarekiko hurbiltasuna eta konplizitatea izango dira, hiru espazio desberdinetan biziko den umore garratzeko pieza honen osagaiak.

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai sei euroan, lau euroan Gazte Txartelarekin erosita. Gehienez 80 lagun saio bakoitzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos