Ospatu da Dinastia Etxabeko bigarren jardunaldia

DV ZUMAIA.

Dinastia Etxabeko bigarren jardunaldi ederra ikusteko aukera izan zen ostiralean Aitzurin. Emaitzak hauek izan ziren: Espinal-Sarasa 8/22 Alberdi-Garmendia, eta Prado-Ruiz 20/22 Zubizarreta-Irurita. «Lau pilotariak txalo artean erretiratu ziren kantxatik, benetako ahalegin batean pilotan jokatzea zer den erakutsi ondoren», adierazi du Jexux Iribar 'Olalde'-k.

Lehen partidoan, Espinal eta Sarasa hamazazpi eta huts galtzen hasi ziren «eta beldur ginen markagailua estrenatu gabe erretiratu behar ote zuten ere. Ez horregatik ordea, Alberdik pilota bat galdu aurrekoadroetan eta Espinalek sakea hartu eta jokuan gehiago sartzeko aukerarekin markagailua itxuratzea behintzat lortu zuten zortzi eta bosteko partzialarekin, 0-17, 5-17 eta 8-22 izanik partiduko ibilbidea».

Jon Alberdi azpeitiarrak ausart eta pilotari bizi emanez egon zen aurrekoadroetan, zazpi tanto eginez eta bi galduaz. «Beñat Garmendia Lazkaoko pilota elkarteko beasaindarra ere sasoi onean, ezker eskubi pilota dantzatuz eta kantxan suelto ibiliaz aurrelariari pilota eskatuz behin eta berriz».

Ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan zuten pilotazaleek bigarren partidoan. Lau pilotariek «zintzo demonio eta beltz jokatuta norgehiagoka aurrera atera nahiean eten askorik gabeko partidu luze eta gogorrean, zituztenak emanda erabat errendituta amaitu zutelarik ikuskizun paregabe baten ondoren publiko pilotazalearen esker ona jasoaz». 0-2, 2-2, 4-6, 6-10, 11-15, 18-15, 18-18, 19-19, 20-20 eta 20-22 markagailuko azken emaitza.

Iraitz Zubizarreta, Lazkaoko Pilota Elkarteko ataundarra, ondo jokatu zuen, tanto egiteko aukerak aprobetxatuz eta gutxi galduz. Josu Irurita Oberena Pilota Elkarteko atarrabiarrak ere partido handia jokatu zuen, «kolpez Ruiz aurkaria baino gutxiago izan arren ondo eutsi zion bere eraosei». Adrian Prado najeratarrak ere partidu bikaina jokatu zuen nahiz eta galtzea tokatu. Eta Pedro Ruiz gazteari dagokionez, «San Asensioko errioxar atzelari braboak zortzi pilota galdu zituen baina asko eman ere bai pilotari. Trakets samar hasi zen baina partidua aurrera zijoan bezela gero eta seguruago eta gehiago atzeratuz pilota», azaldu du Olaldek.

Astelehenean, 22:00etan

Astelehenean, San Inazio eguna, 20:00etatik aurrera jokatuko da hurrengo jailadia, azken laurdenetako fasean sarturik jada. Gazte-jubenil mailan: Mata-Santamaria/Murua-Gartzia. Eta 23 urtez azpiko mailan: E. Labaka-Urizar/Egiguren-Bikuña.

Fotos

Vídeos