Oskarbi taldearen kontzertua, ostiralean Aita Mari aretoan

Oskarbi taldeak kantaldia eskainiko du ostiral honetan, Zumaiako Aita Mari aretoan. / UNAI HUIZI
Oskarbi taldeak kantaldia eskainiko du ostiral honetan, Zumaiako Aita Mari aretoan. / UNAI HUIZI

Garai guztietako 12 musikariz osatua etorriko da hiru zati izango dituen kantaldia eskaintzera

DV ZUMAIA.

Oskarbi taldeak '50 urte kantari' kontzertua eskainiko du ostiralean 22:00etatik aurrera Aita Mari aretoan. Sarrerak Zumaiako Turismo Bulegoan daude salgai 6 euroan.

Oskarbi taldea 1966an sortu zen, beraz 51 urte daramatzate kantuan. Hamaika disko eta 600dik gora kantaldi eman ditu urte hauetan. E'z Dok Amairu'-ren partaide ere izan ziren lau urtez (1968-1971).

1968ko ekainaren 9an izan zen Oskarbi taldea lehen aldiz Zumaiako Aita Mari aretoan. Zumaiako Lehen Aste Kulturala ospatu zen, Zumaiako Gaztediak antolatuta. Bertan, Oskarbi taldea, Ertizka zortzikotea, Argoitia nebarrebak eta Maite Idirin hartu zuten parte.

Geroztik, gutxienez beste bitan izan dira Oskarbi taldea Zumaian: 1969ko abuztuaren 22an eta 1973ko abenduaren 30ean.

Txalapartari gonbidatuak

2018ko Oskarbi, garai guztietako 12 musikariz osatua dator oraingoan herrira. Hasierako hiru taldekide diren Iñaki (gitarra eta ahotsa), Joxelu (ahotsa) eta Maite (ahotsa); tarteko lau taldekide: Bakartxo (ahotsa), Carlos (akordeoia eta ahotsa), Gontzal (flauta) eta Beronik (ahotsa); azken urteetan ari diren hiru musikari gazte: Joana (teklatuak), Maitetxu (biolina) eta Sebi (perkusioa). Eta Zumaiako kontzerturako bereziki gonbidatuta, Lara eta Gema txalapartariak.

Hilaren 23ko kantaldiak hiru zati nagusi izango ditu: hil berria den Joxanton Artzeren poesiarekin Oskarbik egindako kantuak eta txapalaparta; Oskarbiren betiko kantuak eta 'Mendira naiz', azken diskoaren kantuen aurkezpena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos