Olha-Imanol Lopez eta Olharan-Inza bikoteek Zumaia Master Serieseko finala jokatuko dute gaur Aitzurin

S.U. ZUMAIA.

Jai Alai World Tourren baitan antolatutako Zumaia Master Serieseko finala jokatuko da gaur, 20:00etatik aurrera, Aitzuri pilotalekuan. Imanol Lopez zumaiarra eta Olhak osatutako bikoteak, Olharan eta Inzaren aurka jokatuko dute. Aurretik, afizionatu mailako partida izango da: Gorostola eta Segurola (Zumaia), Unai eta Asier Alberro anaien aurka (Donostia).

Finalaurrekoetan bezala, bi partiden artean marmitakoa eta sagardoa edo txakolina eskainiko die Pilota Elkarteak partidua ikustera bertaratzen direnei (sarrerarekin batera).

Sarrerak 12 euroan daude salgai Lubaki kiroldegian eta lehiatilan 19:30etik aurrera.

Fotos

Vídeos