Oikiako historia bizia

Arantza eta Pedro. /  OIKIA
Arantza eta Pedro. / OIKIA

DV ZUMAIA.

'Oikia XIV-XXI. Historia bizia' izeneko hitzaldiar eskaini zen igandean San Bartolome parrokian. Helburuak bi ziren: Oikiako historia luze eta ezezagunaren berri ematea herritarrei; eta ekainaren 10ean ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festarako indarrak biltzea. «Biak ala biak arrakastaz bete ziren. Izan ere, eliza beteta ikusi genuen eta horrek esan nahi du interes handia piztu zuela. Haurretatik hasi eta aiton-amonetara arte, adin guztietako jendea ikus zitekeen, bertakoak edota kanpoan bizi arren Oikiarekin loturaren bat dutenak. Aspaldi elkar ikusi ez zutenak elkarrekin berriketan aritzeko ere balio izan zuen hitzorduak, jakina», adierazi dute antolatzaileek.

Datu esanguratsu asko eman zituzten Arantza Ugarte eta Pedro Etxabe hizlariek. Esaterako, Oikiari buruz agertzen den lehen idatzia 1344 urtekoa dela, edota Oikiako Eskolak 130 urte dituela gutxienez. Historiako garai bakoitzeko erronkei aurre nola egin dieten ere marraztu zuten: merkataritzarako egurrezko zubia harrizkoa egin zutenekoa, erroten inguruko industria argi-indarraren produzkiora eraldatu zenekoa, etab.

Eta hori guztia entzunda, orain duten erronkarik handienaren aurrean «herri-indarra pil-pilean» dagoela sentitu zuten oikiar askok».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos