Oikiako San Bartolome jaiak ospatuko dira gaurtik

Iazko karrikotxe jaitsiera, Oikiako jaien baitan.
Iazko karrikotxe jaitsiera, Oikiako jaien baitan. / SARA UTRERA

Larunbatean, hilak 26, autobusak egongo dira auzora gerturatzeko

SARA UTRERAZUMAIA.

Oikiako auzoa festa giroan murgilduko da gaurtik astelehenera bitartean. Horren baitan, haur gazte zein helduentzako ekin-tzak daude aukeran. Gaur, San Bartolome egunean, 11:00etan meza nagusia ospatuko da eta ondoren, 11:45etik aurrera honako pilota partidak jokatuko dira: Aristi-Beristain/Larrañaga-Etxabe eta E. Labaka-Uriondo/Salaberria-Madariaga. Arratsaldeko 18:00etan asto probak izango dira: Peio Etxabe (Kimi), Angel Artabila (Makario), Unai Gijarro (Valentino) eta Iñaki Muniosoro (Kixkur), eta gaueko 22:30etik aurrera Erromerian taldearekin goza-tzeko aukera izango da.

Bihar, ostirala, 11:00etatik aurrera bizikleta klasikoen erakustaldi txangoa, tropela, herri bazkaria eta erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin izango dira; 18:30ean herritarren arteko jolasak eta triki poteoa eta 22:30ean Fan & Go taldearekin erromeria.

Hilaren 26an Oikiako Euskal Jai Eguna ere ospatuko da: Unai Agirre eta Agin Labururekin bertso poteoa, sagardo dastaketa, batukada eta Kupela eta Furundarenarekin erromeria. Antolatzaileek baserritar jan-tzia janzteko animatzen dute. Larunbatean, autobusak egongo dira auzora gerturatzeko. Autobusak Kabi taberna aurretik irtengo dira 18:00etan eta 22:00etan. Bueltako autobusak 21:30ean eta 4:00etan aterako dira Oikiatik.

Adinekoei omenaldia

Festen egitarauan arreta berezia eskaini zaie adineko pertsonei. Horiei omenaldia egingo zaie hilaren 27an eta egun bertan, haiei zuzendutako bazkaria egingo da Muniosoron. Aurretik, 11:00etan meza nagusia egingo da, 12:30ean Gorritiren animaliak eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri kirol jaialdia: Mujika-Mugertza aizkolariak eta Telleria-Izeta III harrijasotzaileak; Idi dema erakustaldia Etxetxo eta Barriolaren idi parearekin. Gauean berriz, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria izango da.

Amaitzeko, astelehenean San Agustin eguna ospatuko da Oikian. Goizean zehar umeentzat jolasak, puzgarriak, apar festa eta herri bazkaria izango dira. Arratsaldean, 16:30etik aurrera XI. Karrikotxe jaitsiera, Ekain Txou ikuskizuna eta txokolatada. 20:30ean DJAI 'Andonik mugitzen nau' saioarekin dantzaldia, gauerdian Eskubeltz pirotekniaren eskutik koloretako suak egongo dira eta bukatzeko, parranda eta jai giroa ziurtatuta egongo da goizaldera arte Euskal Rockaren historiako kantuekin tabernetan.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos