Oier Unanue eta Michele Zanon jokalariei omenaldia egingo zaie

Ander Torriko Pulpo Eskubaloi Taldeko arropa berriarekin. / PULPO KE
Ander Torriko Pulpo Eskubaloi Taldeko arropa berriarekin. / PULPO KE

Pulpo Eskubaloi taldeko arropa berria erosteko aukera izango da gaurtik

DV ZUMAIA.

2018 urteko lehen sei partiduak ospatuko ditu Pulpo Eskubaloiak asteburu honetan.

Gaur goizean, Lubakin, bi partidu izango dira, Infantil mutilen bi taldeak, Ereintzaren aurka 11:15ean eta Arregi Inmobiliaria Eibar A-ren aurka 12:00etan, hurrenez hurren. Arratsaldean hiru partidu izango dira, Euskal ligako bi partidu oso garrantzitsuak gainera. Lehen partidua Trapaia Pulpoko Kadete neskak Zarautzen aurkakoa izango da, 16:00etan. Euskal ligako sailkapenean Trapaia 2. sailkatua dago eta Zarauztarrak 3., beraz oso partidu lehiatua izatea espero da.

Bigarren partiduan, 17:00etan, Ttakun Pulpoko Jubenil neskak ere Zarautzen aurkako partidua izango dute. Sailkapenean Zarautz 1. eta Ttakun 3. daude, eta datorren faserako sailkapen zuzena dago jokoan. Beraz, partidu hau ere oso garrantzitsua da Zumaiako taldearentzat.

«Gaur eskubaloi festa izatea nahi dugu Lubaki Kiroldegia», adierazi dute Pulpotik. Izan ere, azken partiduaren atarian Oier Unanue eta Michele Zanon jokalariei omenaldia egingo zaie, «Espainiako txapelketan Euskadiko selekzioarekin lorturiko brontzezko dominagatik. Zorionak mutilak!», diote.

Hirugarren partiduan Labarra Pulpoko Senior mutilak lidergoari eusteko partida jokatuko dute, ilun-tzeko 19:15ean, Tolosa Eskubaloia B-ren aurka.

Etxetik kanpo, berriz, 12:15ean, Canterias Dominguezeko mutilak eta Aloña Mendi neurtuko dira; 13:00etan Edu Optikako inafntil neskak eta Aiala B; eta 16:00etan, Txikixa Tabernako jubenil mutilak, Aloña Mendiren aurka.

Igande goizean Infantil mailako neskak izango dute partidua, 10:00etan, Urola Eskubaloia taldearen contra. Etxetik kanpo, berriz, 10:00etan, Garaje Axiriko kadete neskak, Cometel Dario Elgoibarren aurka jolastuko dute eta 13:00etan, Galdona Burdindegiako infantil neskak, Bengoa Elektrizitatea Eibar A taldearen aurka.

Arropa berria salgai

Bestalde, Pulpo Eskubaloiak logo berria atera du eta horrekin batera, arropa berritu du: bufandak, kamisetak, sudaderak eta poloak atera dituzte honako salneurrian:

Bufandak 10 euroan (9 euroan bazkideentzat); kamisetak 10 euroan (9 bazkideentzat); sudaderak 20 euroan (18 bazkideentzat) eta poloak 15 euroan (13 bazkideen-tzat). Gaur arratsaldeko partiduetan eskuratu ahal izango dute zaleek klubeko arropa berria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos