Musika Eskolako klarinete ikasleak, bihar XII. Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan

Ikasleak Donostiako udaletxeko pleno aretoan. /  TXORI TXIKI
Ikasleak Donostiako udaletxeko pleno aretoan. / TXORI TXIKI

S.U. ZUMAIA.

Zumaiako Musika eskolako Klarinete ikasleek martxoko ekitaldiei hasiera eman diote. Asteartean, Donostiako Udaletxeko pleno aretoan, Errenteria Musikaleko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukearen ondorioz, kontzertua eskaini zen eta Zumaiako ikasle nagusienak bertan parte hartzeko gonbidatuak izan ziren.

Hitzorduekin jarraituz, bihar, hilak 9, azkenengo Klarinete Maratoian lehenengo saria lortu zuen laukoteak, Bilbon ospatuko den XII. Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan parte hartuko dute. Malen Trenado eta Andone Martiarena zumaiarrak, Lezoko eta Errenteriako ikasleekin batera osatzen dute klarinete laukote hau. Bestalde, hilaren 17an, Euskal Herri osoan 18 laukote aukeratuak izan dira Andoaingo Klarinete Jaialdian parte hartzeko; Zumaiako ikasleak, bideoa bidali ondoren, parte hartzeko onartuak izan dira. Hitzordua 10:30ean hasiko da Bastero Kulturgunean.

Eta azkenik, martxoaren 21ean, Azpeitiako eta Zumaiako Musika eskoletako klarinete ikasleen elkartrukearen ondorioz, kontzertua eskainiko dute Azpeitian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos