Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa bihartik zabalik

ZUMAIA.

Irailaren 4tik 6ra musika eta dantza eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea zabalik izango da, Ubillos jauregiko bulegoan 17:30etik 19:30era. Klaseak hilaren 11an hasiko dira eta matrikulak mugatuak izango dira.

Iaz, berrikuntza gisa, 3 urtetik aurrerako umeei eskainitako musika tailerra jarri zen martxan, 30 minututako bi saio. Emaitza oso onak izan zituen eta aurtengo ikasturte berrian egitasmo berdinarekin jarraituko da. «Gure helburu nagusiena edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da». Musika eta dantza jardueretan aukera zabalak eskaintzen dira. Hala, urtean zehar hainbat ekitaldi antola-tzen ditu eskolak: xexili astea, inauteriak, kontzertuak, etab.

Fotos

Vídeos