Mata-Santamaria eta Egiguren-Bikuña, final-laurdenetako lehen garaileak

ZUMAIA.

Joko on eta emozioz betetako bi pilota partida eder jokatu zuten zortzi pilotariak, Dinastia Etxabeko hirugarren jardunaldian. Hauek izan ziren emaitzak: Mata-Santamaria 22/ 18 Murua-Gartzia. E. Labaka-Urizar 19/ 22 Egiguren-Bikuña.

1-1, 2-2, 4-4, 8-7, 10-10, 11-11 eta 13-12 orpoz orpo elkarrengandik ihes egin ezinik joan ondoren, pilota aldatu eta 18-12 aureratu ziren Oberena Pilota Elkarteko pilotari nafarrak. «Lehen hain etekin ona emandako heuren pilota atera eta beste bi tanto eginaz 20 eta 17ko hiru tantoko aldetxo polita berriz ere. Indarrak ere agortzen jada eta egindakoak baina galdutako tanto gehiagorekin 22 eta 18 garaile azkenik nafarrak», azaldu du Jexux Irirbar 'Olalde'-k.

Ikuskizun polita eskaini zuten ere Gazte jubenilen partidako pilotariak. «9-9 partida berdindu zuten gerriko gorridunak, eta horrela 12-12 eta 13-13koan. Ondoren berriro ere aurrea hartuak gerriko urdindunak 13-17, 14-18 eta 15-19. Azkenean, eta 19-20 tanto bakarrera hurreratu baziren ere, 19-22 Zazpi Iturriko pilotariak garaile suertatu ziren».

Gaur, 22:00etatik aurrera, azken laurdenetako bigarren jardunaldia ospatuko da: Gazte-jubenilak: Aristi-Ibarloza/Egiguren-Oliden. Eta 23 urtez azpikoan: P. Labaka-Otaduy/P.Etxeberria-Alduntzin.

Fotos

Vídeos