Martxan bazkidetza kanpaina Txiribuelta elkartean

ZUMAIA.

'Txiribuelta' 0 eta 6 urte bitarteko haurrak eta beren familiak biltzen dituen elkartea da. «Familia arteko komunikazio bide berri bat zabaldu nahi dugu. Bertan, bakoitzaren esperientziak, bizipenak eta trebetasunak baliatzen ditugu guztiontzat aberasgarri izan daitezen. Horretarako, hainbat tailer, hitzaldi, irteera eta mahai-inguru antolatzen ditugu urtean zehar», azaldu dute elkartetik.

Elkarteak 2018ko bazkidetza kanpaina martxan jarri du. Izen-emate orriak Alondegian eta Turismo bulegoan aurki daitezke. Behin familiaren datuak beteta, bi leku hauetako batean utzi daiteke, diru sarreraren ziurtagiriarekin batera. Matrikulazioa egiteko 30 euro ordaindu beharko da. Bertaratu ezin duenak, txiribueltabazkidetza@gmail.com helbidera mezu bat idatzi besterik ez du egin behar.

Izen-emate orriak urtarrilaren 20a arte utzi ahal izango dira Alondegian edo Turismo bulegoan. Baina bazkidetza zabalik izaten dute urte guztian helbide elektronikoan. «Hemendik, urteko lehenengo batzar orokorrera gonbidatu nahi ditugu bazkide guztiak. Urtarrilaren 26an izango da batzarra, Beheko Plazako jubilatuen eraikuntzako 2. pisuan, arratsaldeko 6etan. Animatu eta familiar parte hartu!», gaineratu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos