Ludotekako familia irteera azaroaren 5ean egingo da

DV ZUMAIA.

Zumaiako Ludotekak urteroko familia irteera antolatu du, aurtengoan Oñatiko Arrikutz kobara. Irteera hori datorren azaroaren 5ean egingo da eta plazak mugatuak direnez, interesdunek bihar, hilaren 27a, arte izango dute izena emateko aukera ludotekan bertan.

Ibilaldia goizeko 09:30ean abiatuko da Ludotekatik eta itzulera 17:30ak aldera izango da. Irteeran parte hartzeko haurrek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek, aldiz, 20 euro. Lehenik eta behin, kobazuloa bisitatuko dute eta ondoren, bazkaria eta jolasak egingo dituzte guztiek elkarrekin. Informazio gehiagorako idatzi ludoteka@zumaia.eus helbidera edo deitu 943.143264 telefonora.

Fotos

Vídeos