Lubaki guraso elkarteak 2015ean jaiotako haurrentzat Udazaintza zerbitzua antolatu du

DV ZUMAIA.

Zumaiako Herri Eskolako Lubaki guraso elkarteak, Udalaren diru-laguntzarekin, 2015ean jaiotako herriko ume ororentzat Udazaintza zerbitzua antolatuko du Aita Mariko eraikinean.

Udaleku irekiekin batera, uztailaren 2 eta 27 bitartean, izango da. Ordutegia ere, Udaleku irekien berdina izango du, 5-10 minutuko malgutasuna tarteko. Elkartetik jakinarazi dutenez, Hamabostaldi baterako edo hilabete osorako apuntatzeko aukera dago.

«Izen emate orriak Aita Mari eraikineko idazkaritzan eskuragarri egongo dira. Hori dela eta, interesaturik zaudetenok, izen emate orriak bete eta idazkari-tzan utzi», adierazi dute elkartetik. Zerbitzu honen prezioa honako hau da: 75 eurokoa hamabostaldia eta 140 eurokoa hilabete osoa. Izena emateko epea apirilaren 10etik maiatzaren 18 bitartean izango da. Edozein zalantza izanez gero, idatzi hurrengo posta elektronikora: udazaintza@gmail.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos