Laugarren lekuan Telmo Deun, KAE 1 ligako bi estropada falta direla

DV ZUMAIA.

Igandean jokatu zen Hondarribian KAE 1 ligako azken-hirugarren estropada, eta Zumaia bosgarren izan zen, Donostiarra, Isuntza, Zarautz eta Deusturen atzetik. Hirugarren eta azken txandan hirugarren egin zuten Zumaiako arraunlariek.

Laugarren lekuan

Emaitza horrekin, sailkapen nagusian laugarren lekuan segi- tzen du Telmo Deunek, eta bi estropada baino ez dira falta liga amaitzeko.

Larunbat honetan, hilak 19an, Zarautzen ariko dira arraunlariak 12:00etatik aurrera, eta igandean, berriz, Bilbon 17:00etan hasita. Zumaiak hirugarren sailkatua (Isuntza) sei puntura dauka, eta atzetik Getaria bosgarrenari bost ateratzen dizkio, eta Deusturi, berriz, bi.

Fotos

Vídeos