Kursaaleko kontzertuetarako doako autobusa Zumaiatik

DV ZUMAIA.

Donostiako Kursaal Auditorioan ospatuko diren bi emanaldietarako doako autobusa izango da Zumaiatik. Kontzertuak honako hauek izango dira: azaroaren 9an, Bamberger Symphoniker eta urtarrilak 15ean, Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe.

Bamberger Symphonikeren emanaldia ikusteko autobusaren erreserba azaroak 3a arte egin daiteke 943 851 056 zenbakira deituz edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatziz. (Kontzertuaren sarrera norberak erosita: www.kursaal.eus). Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europeren emanaldira joateko erreserba berriz, urtarrilaren 9a arte egin daiteke (sarrera norberak erosita). Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta autobusak 18:40ean aterako dira Txomin Agirreko geltokitik.

Fotos

Vídeos