Borrar
Dardara Fest 2017 ospatuko da bihar, 18.30etik aurrera, Amaiako Plazan. SARA UTRERA
Kuadrilla Eguna ospatuko da bihar, larunbata, Zumaian

Kuadrilla Eguna ospatuko da bihar, larunbata, Zumaian

Sei taldek hartuko dute parte aurtengo Dardara Fest jaialdian

SARA UTRERA

ZUMAIA.

Viernes, 18 de agosto 2017, 00:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abuztuko jaiekin jarraituz, bihar, Kuadrilla Eguna ospatuko da Zumaian. Jolasak, bazkaria, musika eta jai giroa nagusituko dira goizetik iluntzera arte.

11:30ean emango zaio hasiera egitarauari gaztetxoentzat antolatutako kuadrillen arteko jolasekin, Odietan. Herri bazkaria 14:00etan egingo da Torreberrin (janaria norberaren kontu, postrea emango da). Arratsaldeko bostetan, Torreberrin, Matraka-ren elektrotxarangari emango zaio hasiera eta ordu berean ur jolasak egongo dira Arran-pla inguruan. Jarraian, 18:30ean, 'Txapela buruan eta dantza munduan' haurrentzat festa izango da Eusebio Gurrutxaga plazan.

Dardara Fest

Kuadrilla Egunarekin batera, Dardara Fest musika jaialdia ospatuko da Amaiako plazan, Dardara Zumaiako Musika Kolektiboak antolatuta.

18:30etik aurrera talde hauen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da: Nizuri Tazuneri, Marlik eta Cecilia Payne.

Musika aukera zabala egongo da biharko jai egunean. Izan ere, 19:00etatik aurrera Beti Jai fanfarrearen kalejira izango da eta 22:30ean, kofradian, Arima Cool diskoteka.

Amaitzeko, eta 2017ko Dardara Fest-ekin jarraituz, 23:00etatik aurrera ondorengo rock kontzertuak eskainiko dira Amaiako plazan: Sermonds, The Riff Truckers eta Señor No.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios