San Kristobal jaiak ospatuko dira Narrondon ostiraletik

Igandean, Gorriti eta bere animaliak izango dira auzoan. / S.U.
Igandean, Gorriti eta bere animaliak izango dira auzoan. / S.U.

Besteak beste, mus txapelketa, puzgarriak, Mariatxiak, herri meza eta asto probak izango dira auzoan

SARA UTRERA ZUMAIA.

Ostiralean emango zaie hasiera Narrondoko San Kristobal jaiei, eta astelehenera bitartean mus txapelketa, puzgarriak, txokolatada, Mariatxiak eta beste hainbat ekintza izango dira auzoan.

Ostiralean, 20:00etako suziriak emango die hasiera aurtengo jaiei. 22:00etan mus eta eskoba txapelketak izango dira. Izena emateko 25 euro ordaindu beharko dira. Txapelketako irabazleak txapela eta 240 euro jasoko ditu, bigarrenak 180 euro, hirugarrenak 150 euro eta laugarrenak 120 euro. Auzoko lehenengoarentzat berriz, garaikurra izango da jokoan.

Larunbatean, 15:30etik 19:30era, puzgarriak, giza futbolina, balanzbikes zirkuitua eta txokolatada izango dira. 21:00etan afari herrikoia egingo da. Menua: zizka mizkak, entsalda mixta, saiheskia, postrea eta kopa (20 euro ordaindu beharko dira). Izen-ematea: najaibat@gmail.com helbidera idatzita, 648 828 298 telefonora deituta edo festa ba-tzordeko norbaiti esanda. Ondoren, Mexikotik iritsita dauden Mariachi Raza Azteca eta Paty Aceves entzuteko aukera izango da.

Igandean, 11:00etatik aurrera, asto probak izango dira: Unai Gijarro, Apolo, Artabilla eta Pello hartuko dute parte. Ondoren, sagardoa eta zikiro pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Arratsaldean, auzoko txikienek Gorriti eta bere animaliekin gozatzeko aukera izango dute. Amaieran en-tzierroa izango da.

Astelehenean, Kristobal Deunaren egunean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldeak emanaldia eskainiko du 10:30etik aurrera. 11:00etan herri meza ospatuko da eta ondoren, karpa azpian, hamaiketakoa egingo da. 20:00etan Sadina jana doan (edariak ordainduta), Elustondo anaia-arrebek alaiturik. Jarraian trikitilarien emanaldia jaiei amaiera emanez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos