XVI. Klarinete Maratoiaren balorazioa guztiz positiboa egin dute antolatzaileek

DV ZUMAIA.

Abenduaren 13tik 17 bitartera pasa berri den XVI. Klarinete Maratoiaren balorazio «guztiz positiboa» egin dute egitasmo hau antolatzen izan diren Sapere Aude Sinfoniettako kideek. «Jardunaldi desberdinak izan dira eta parte-hartzea ona izan da, aurtengo edizioan 70 laguneek baino gehigo izena eman dute ikasle gisa eta honi gehitu behar zaio, musika bandako kideak, erakusketarako etorri ziren musika etxeetako profesionalak eta hainbat musika eskola zein kontserbatorietako irakale, 100 lagunen bueltan ibili dira bost egun hauetan klarinetearen aitzakian», azaldu dute antolatzaileek. 16 edizio egin eta hainbeste partaide izatea, «marka haundia da eta erakusten du Maratoia ez dela atzean geratzen ari, bost egunetan zehar gauza asko eskeini baitira; klarinete eskoletaz gain, erakusketa, Clarinet Clinic saioak, emanaldiak, lehiaketa, kontzertu bikainak,... eta ildo beretik jarraituaz, antolatzaileak ari dira hurrengo ediziorako bueltaka eta itxura ematen», diote.

Eta azkenik, azken urteotan indarra hartu duen laukote lehiaketa kontzertuaren irabazleak. «12 laukoteek izena eman eta parte hartu zuten, hiru maila ezberdinetan banatuak». Ludoteka saria (8-12 urte) Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioko ikasleak: Maria Arriba, Clara Cid, Daniel Lecuona eta Jon Ander Aulestiartek Guridi Txiki laukotea osatzen zuten. Diploma eta sari ekonomikoaz gain, adosteko data batean Zumaiako Ludotekan kontzertua eskeniko dute.

Gaztetxola saria (13-16), puntuazio berdinarekin bi taldeek eskuratu zuten. Alde batetik, Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioko ikasleak ere; Pablo López, Enara Errasti, Noa Basterra eta Irene Divar, Guridi Gazte laukotea osatzen zuten ikasleak, autore ezberdinen lanak aurkeztu zituzten. Eta bestetik Maddi Elizasu, Leire Barquero, Xabier Ucin eta Aizpea Oria, Andoaindik etorritako laukoteak, Mikel Emezabalek moldatutako 'Memories from Ireland' eskini zuten. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, adosteko data batean Zumaiako gaztetxolan kontzertua eskeniko dute.

Musika Jaiadlia Saria (17-20) Errenteria Musikal Kontserbatorioko eta Zumaiako Musika Eskolako ikasleekin osaturiko taldeak Coen Wolfgram-en 'Klezmer Suite' lanarekin lortu zuten saria. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, 2018ko Zumaiako Musika Jailadiari irekiera emango dion kontzertua eskeniko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos