Borrar
Salamo. Iluariren aurka lehen gola egin du aurrelariak. AMAXKAR
Keta Babyautok hamaika gol egin ditu bi lehen jardunaldietan

Keta Babyautok hamaika gol egin ditu bi lehen jardunaldietan

Iluariri 3 eta 5 irabazi diote eta gazteek ere berdinketa ona lortu zuten zarauztarrekin

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 4 de octubre 2017, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Keta Babyautoko bi taldeek bikain hasi dute denboraldia. Lehen taldeak, bi partida darama-tza dagoeneko eta bi garaipen lortu ditu, gol ugari sartuz gainera, hamaika. Lehen norgehiagokan 6-1 Mutrikuri irabazi ostean, oraingoan 3-5 gailendu zen Iluariri Herrerako zelaian. Keta Babyauto jaun eta jabe izan zen partidan zehar eta abaguneak bat bestearen atzetik etorri ziren. Aurrelarien abiadurari esker, 0-2 aurreratu ziren lehen zatian, Martin Royo eta Ander Lazkano.

Bigarren zatiko lehen minutuetan, Iluarik emaitza estutu arren, Ketak aurrera jo eta aise handitu zuen distantzia. Eneko Uzkudun, Ander Lazkano eta Salamoren golei esker, 1-5. Azken minutuetan, etxekoek indarra atera eta 3-5 jarri baziren ere, beranduegi izan zen markagailua berdintzeko. Bigarren postuan kokatu dira getariarrak partida bat gutxiagorekin.

Jubenilek ere positiboan hasi dute denboraldia. Lehen bi partidak irabazi ostean, berdinketa bat lortu zuten azkenekoan Zarautzen aurka. Zarauztarrrk eraman zuten partidaren gidaritza baina aukera onenak getariarrenak izan ziren. Besteak beste, polemikaz betetako jokaldi bat ere izan zen, getariarren falta bat ate barrutik atera zutela aldarrikatu zutenean. Berdinketa honekin, lider dira getariarrak beraien multzoan. Datorren astean atsedena izango dute.

Getariako bi talde hauez gain, hainbat getariar gazte arituko dira Zumaiako futbol taldean, bi klubek lortutako akordioari esker. Alebinetatik erregional maila bitarteko 35 getariar gaztek, Keta Babyautoren izenean jokatuko dute Zumaian. Eta hau guztia antolatzeko, klubak laguntza berria izango du. Besteak beste, Igone Garmendia, Olatz Urresti eta Iñigo Olabarri izango dira arduradunak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios