Kadete neskek Euskadiko batel txapelketa irabazi dute

Telmo Deun Elkarteko kadeteak, Euskadiko txapeldun. /  TELMO DEUN
Telmo Deun Elkarteko kadeteak, Euskadiko txapeldun. / TELMO DEUN

DV ZUMAIA.

Telmo Deun elkarteko kadete neskek Euskadiko batel txapelketa irabazi dute, Legutioko urtegian. Sailkatze estropadako denbora onena egin eta gero, Hibaika, Orio eta Getariaren aurka jokatu zuten finala; eta 7:39,05 denborarekin Euskadiko bandera irabazi zuten.

Zumaiako arraun elkarteak sei batelekin lehiatu zuen Legution: infantil, kadete eta jubenilak, neska eta mutilak. Jubenil mailako emakumezken ontziak kontsolazio saria irabazi zuen (10:31,59); beste lau ontziak laugarren sailkatu ziren, hauek ere kontsolazioko finaletan.

Lan onaren saria

«Hilabete luzeetako lanak saria izan du, ondorioa izan da lan onarena, eta zoriondu nahi ditugu, nola ez, arraunlariak, eta baita entrenatzaileak ere: Felix Aizpurua, Maider Urbieta, Jon Martin, Aitor Egaña eta Javi Zulaika», diote klubetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos