Julene Azpeitia 30. literatur lehiaketan parte hartzeko azken egunak

DV ZUMAIA.

Uztailean jarri zen abian Julene Azpeitia literatur lehiaketaren 30. edizioa eta dagoeneko lanak aurkezteko azken txanpan sartu gara, parte har-tzaileek hilaren 30a arte izango baitute idatziak entregatzeko aukera. Urtero bezala lehiaketak helburu du parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea.

Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea dira. Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbidean.

«Oraindik garaiz zaude buruan duzun ideia hori paperean idatzi eta lehiaketan parte hartzeko. Animatu!», diote lehiaketako antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos